Rubric: Jazotakoa Jaso 2024

Jazotakoa Jaso txapelketan parte hartzeko bideoak baloratzeko errubrika.

Quantitative Results:

1.C irizpidea: Komunikazinoa
1.1.Euskeraren erabilera
1
Bai ahoz eta bai idatziz hizkuntzaren erabilera bikaina da eta akatsik ez eukiteaz gain, landuta dagoala igerten da.
2
Eukeraren erabilera zainduta dagoala ikusten da, baina akats txiki batzuk igerri daitekez: ortografia akatsen bat, ahoz egindako oker batzuk, gramatika hutsuneren bat...
3
Ahozkoan eta idatzizkoan akats larri batzuk dagoz, baina neurriren baten erabilera egokia egiteko ahalegina somatu daiteke.
4
Bai ahoz eta bai idatziz akats nabarmenak eta ugariak dagoz hizkuntzaren erabileran: ortografia eta gramatika akatsak, jariotasun gabeko ahozkoa, berba edo esaldi desegokiak…

1.2.Gidoiaren kalitatea
1
Bideoak gidoi argi bat jarraitu dauala ikusten da: zentzua dauka, koherentzia dago hasieratik amaierara.
2
Gidoi bat eta ideia argi bat dagozala Ikusi daiteke, baina elementuren bat lekuz kanpo dago edo gauzaren batek ez dauka zentzu handirik.
3
Bideoan agertzen diran elementu batzuk orden logiko bat daukie, baina ez dago koherentzia osorik hasieratik amaierara.
4
Bideoak ez dau orden handirik, lotu gabeko ideien multzoa da. Elementuak era inprobisatuan sartuta dagozala emoten dau.

1.3.Ekoizpenaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren erabilera ona
1
Bai bideoa eta bai soinua kalitatezkoak dira: bikain entzun daiteke eta irudiak be ederto ikusten dira bideo osoan zehar.
2
Ondo dagoz irudia eta soinuaren kalitateak, orokorrean. Hala ere, momenturen baten akats batzuk igerri daitekez.
3
Audio edo bideoa, bietako bat, kalitatezkoa da, baina bestea ez: Irudi pixelatuak, bolumena doitu barik…
4
Audioaren eta bideoaren kalitatea ez dira bat ere egokiak.

1.4.Talde lana
1
Talde osoak egindako lan bateratua ikusi daiteke.
2
Kide guztien parte hartzea ikusi daiteke, baina batzuk eta besteek egindako lanean desorekaren bat igerri daiteke.
3
Badago talde lana erakusten dauan elementuren bat, baina ezin daiteke esan danon artean egin dabenik.
4
Ez da ikusten bideoaren atzean dagoan talde lana. Kide batek bakarrik egin dauala emoten dau.

2.D irizpidea: Aniztasunaren gaia eta pentsamendu kritikoa
1
Aniztasunaren gaia ondo eta sakontasunez landuta agertzen da; ikuspuntu kritikoa nabarmena da.
2
Aniztasunaren gaia agertu egiten da eta nahiko ondo landuta dago, baina sakontasun handi barik. Ikuspuntu kritikoa ageri da.
3
Aniztasunaren gaia oso gitxi agertzen da eta ez dago sakontasunez landuta.
4
Aniztasunaren gaia ez da agertzen eta/edo gaiagaz lotutako pentsamendu kritikorik ere ez.