Rubric: Esperimentuaren aurkezpenaren Errubrika

Egin duten aurkezpena ebaluatzen saiatuko gara. Hemen indarguneak ikusiz eta hobekuntzarako proposamenak sustatuz

Quantitative Results:

1.Edukiak
1
Gaia ezagutzen dute, etxean lan egin dutela ikusten da, ez ditu akatsik egiten. Beraien buruak ziurrak ikusten dituu.
2
Gaiaren zatiak ongi ulertzen dituztela erakusten dute. Era zuzenean azaltzen duten arren, akats batzuk egin dituzte.
3
Hainbat aldiz zuzendu behar dute eta zalantzak dituzte lana azaltzeko orduan.
4
Etengabe beraien burua zuzentzen dute. Aurkezten duten edukia oso gutxi da eta gaia ez dutela kontrolatzen ikusten da.

2.Informazioaren antolakuntza
1
Infomazioa ondo antolatuta dago, era argian eta logiko batean.
2
Gehiengo informazioa era argian eta logiko batean antolatuta dago, baina diapositibaren bat gaizki kokatuta dago.
3
Informazioa ez dago ongi antolatuta, batzuetan diapositibak ez dator bat adierazten dutenarekin
4
Informazioa ez dago antolatuta ezta era argian azalduta

3.Ahozko adierazpena
1
Aurkezpen osoan argi hitz egiten dute. Beraien ahoskera zuzena da. Beraien ahots-tonua egokia da.
2
Aurkezpenaren zati gehientean argi hitz egiten dute. Beraien ahoskera onargarria da, baina batzuetan alferrikako geldialdiak egin dituzte. Beraien ahots-tonua egokia da.
3
Batzuetan era zuzenean hitz egin ditue. Ahozkera ona erabili dute, baina askotan eten momentuak erabiltzen dituzte, behar ez direnean. Erabiltzen duten tonua ez da egokia.
4
Aurkezpena iraun duen ia momentu guztietan, ez dute era zuzen batean hitz egin. Ahozkera ez da ona izan, eten momentu asko egon dira. Tonua ez da egokia izan gelakideen arreta mantentzeko.

4.Hizkuntza ez berbala
1
Egoteko era ona erabili dute eta aurkezpena iraun duen bitartean segurtasunezko jarrera izan dute. Gelakideei begiratu diete.
2
Aurkezpena egin duten momentu gehienetan egoteko era ona izan dute, gelakideei hainbat momentuetan begiratu diete eta batzuetan intseguritatea adierazi dute.
3
Batzueta egoteko era ez da hoberena izan eta besteei oso gutxitan begiratu diete. Gehiago papera begiratu dute. Askotan segurtasun eza adierazi dute.
4
Aurkezpena egiterako garaian ez dute egoteko era ona izan, ez diete gelakideei ezta begiratu. Segurtasun eza adierazi dute.

5.Denbora
1
Lana esandako denboran egin dute. Idei garrantzitsuenak adierazi dituzte eta aurkezpena egokia izan da.
2
Lana esandako denboran egin dute. Idei garrantzitsu gehieneak adierazi dituzte eta aurkezpena nahiko egokia izan da.
3
Lana ez da esandako denboran egin. Aurkezpen motzagoa egin dute.
4
Aurkezpena egiteko denbora gehiago behar izan dute, idei garrantzitsu guztiak azaltzeko.

6.Baliabideak
1
Erabili dituzten diapositibak, arreta mantentzea eta begiratzen zutenentzat erakargarria izan da.
2
Erabili dituzten baliabideak egokiak eta interesgarriak izan dira.
3
Erabili dituzten baliabideak ez dira oso egokiak zein interesgarriak izan.
4
Erabili dituzten baliabideak ez dira egokiak izan.

7.Lan taldea
1
Aurkezpena era antolatuan eta lan taldean aritu direla erakusten du. Denak parte hartu dutela era aktiboan eta azaltzeko gaitasuna daukatela ikus daiteke.
2
Kide guztiak azalpena era orokorrean dakitela ikus daiteke. Denak zerbait azaltzen dute, baina menderatzen dutenak gehiago nabarmentzen dira.
3
Egindako aurkezpena antolaketa eza erakusten du. Partaide guztiak ez dute berdin parte hartzen.
4
Barkako lana egin dute, Ez da lan taldea edota kolaboraziorik ikusten. Ez dira beraien artean laguntzen trabatzen direnean. Partaide guztiak ez dute parte hartu aurkezpenean.