Rubric: NARRAZIO TESTUA
Errubrika hau Euskara eta Literaturako 5. konpetentziari dagokion 5.1 ebaluazio irizpidea zuzentzeko egina da, ikasleek beraien kideekiko koebaluazioa egin dezaten zein norberarekiko autoebaluazioa egin ahal izateko.
Quantitative Results:
1.EDUKIA (25.00%)
1.1.Ideia nagusia eta bigarren mailakoak ezin hobeto daude zehaztuta eta gaia azaltzeko egokiak dira.Ideiak oso ondo daude garatuta paragrafoetan (39.37%)
1.2.Ideia bat baino gehiago garatzen du. Ideia guztiak ez dira guztiz ulergarriak, baina zentzu orokorra mantentzen da. (28.35%)
1.3.Testuak esanahia mantentzen du, baina batzuetan ez da oso ondo ulertzen. Ideia gutxi garatu ditu.. (19.69%)
1.4.Testua ez da batere ulertzen. Informazioa ez dago paragrafoetan banatuta, eta ideia bakarra edo gutxi agertzen dira. Gainera, behar baino gutxiago idatzi du. (12.60%)
2.KOHERENTZIA (25.00%)
2.1.Ideiak oso ondo lotuta.Argudioak oso garatuta daude eta tesiarekin guztiz bat egiten dute. Kontraargudioak ere badaude (39.37%)
2.2.Ideiak ondo lotuta daude eta zentzua ondo mantentzen da (28.35%)
2.3.Ideiak erdipurdi daude lotuta eta batzuetan zentzua galtzen da. (19.69%)
2.4.Ez da ulertzen. Testuak ez du zentzurik.Kontraesanak daude eta ideien lotura ez da logikoa. (12.60%)
3.KOHESIOA ETA ZUZENTASUNA (25.00%)
3.1.Menderagailu, lokailu eta antolatzaile ugari era egokian erabili ditu testua lotzeko. Ortografia bikaina. (39.37%)
3.2.Menderagailu, lokailu eta antolatzaile batzuk erabili ditu askotan era egokian. Oso ortografia ona. (28.35%)
3.3.Menderagailu, lokailu eta antolatzaile gutxi erabiltzen ditu eta askotan txarto daude erabilita. Ortografia akatsak. (19.69%)
3.4.Testuak ez du inolako loturarik, eta kohesio elementuak txarto erabilita daude. Ortografia eskasa. (12.60%)
4.EGITURA (25.00%)
4.1.Testuan oso ondo definituta agertzen dira planteamendua, korapiloa eta amaiera. (47.62%)
4.2.Ondo daude definituta planteamendua, korapiloa eta amaiera. (13.33%)
4.3.Amaiera eta hasiera ez daude guztiz definituta.Korapiloan ez da dena ulertzen. (23.81%)
4.4.Ez dago progresioan kontatuta eta ez dira ezberdintzen hasiera, korapiloa eta amaiera. (15.24%)