Rubric: Testu Narratiboak

testu narratiboak ebaluatzeko errubrika (LH4-5-6)

Quantitative Results:

1.Gaitasun linguistikoa
1.1.Morfosintaxia
1.1.1.MAILA BAXUA
1
mota guztietako akats morfosintaktikoak egiten ditu (deklinabidean, sintaxian...) ulergarritasuna zailduz. Esaldi bakunak edota amaitu gabekoak.

1.1.2.MAILA ERTAINA
1
ez dago oinarrizko akats. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu.
2
akats morfosintaktiko agertzen dira sarritan. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalekin akats nabarmenak daude. Perpaus bakunak erabiltzen ditu.

1.1.3.MAILA ALTUA
1
ez du akats morfosintaktikorik egiten. Komunztadura eta arau gramatikalak ondo betetzen ditu. Perpausak anitzak dira.
2
Akats morfosintaktiko gutxi daude. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu, eta ondo.

1.2.Lexikoa
1
eskasa, zehaztugabea eta ez- egokia; oso lexiko arrunta. Hitzak errepikatzen dira eta edozertarako hitzak erabiltzen ditu. Akats lexikoak daude eta erdarakadak ere bai
2
ez da zehatza, arrunta baizik. Hitzak errepikatzen dira. Akats lexikoak daude. Erdarakadak ager daitezke.
3
egokia da eta gaiarekin lotuta dago. Ez daude errepikapen askorik. Erabilitako hitzak zuzenak dira. Erdarakadak ager daitezke.
4
egokia eta anitza da, eta gaiarekin bat dator. Ez daude akats lexikorik edo arrunkeriarik. Hitzaren bat errepikatuta egon arren, edo edozertarako hitzak, sinonimoak ere erabiltzen ditu
5
hitz zehatzak eta egokiak agertzen dira. Lexiko aberatsa da hein batean. Teknizismoak ere ager daitezke. Ez daude akats lexikorik, edozertarako hitzik edo arrunkeriarik. Sinonimoak eta hiperonimoak erabiltzen ditu modu kontzientean.

1.3.Ortografia eta puntuazioa
1.3.1.Ortografia
1
akats ortografiko asko daude; testua ulergaitza egiten da zenbaitzuetan.
2
akats ortografikoak ageri dira maiz
3
Akats ortografiko gutxi ditu eta ez dira oinarrizkoak.
4
akats ortografiko gutxi ditu
5
ez du akats ortografiko larririk egiten.

1.3.2.Puntuazioa
1
Puntuazio ez dago ongi antolatuta
2
puntuazio zeinu batzuk gaizki erabiltzen ditu (hitz larriak, komak eta puntuak, parentesiak...)
3
Puntuazio zeinuak nahiko egoki erabiltzen ditu
4
ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.
5
Ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.

2.Gaitasun Diskurtsiboa
2.1.Koherentzia eta informazioaren progresioa
2.1.1.Koherentzia
1
ideiak eta datuak ez daude era logikoan antolatuta, edo testua laburregia da; inkoherentziak daude. Ideiak errepikatzen dira eta
2
ideiak eta datuak ez daude oso era logikoan antolatuta. Ideia batzuk errepikatzen dira eta informazioa astiro doa edo ideia berri gutxi agertzen dira.
3
ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta. Ideiak ez dira ia errepikatzen, ideia berriak agertzen dira.
4
ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta. Inkoherentziarik ez dago. Ideiak berriak agertzen dira. Informazioa garatzen da.
5
Ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta; inkoherentziarik ez dago. Ideiak ez dira errepikatzen, ideia eta informazio berriak agertzen dira.

2.1.2.Informazioaren progresioa
1
Narrazioak ia ez du garapen kronologikorik.
2
Narrazioa ez da guztiz era kronologikoan kontatzen.
3
Narrazioa era kronologikoan kontatzen da
4
Narrazioa era kronologikoan garatuta dago.
5
Narrazioa era guztiz kronologikoan garatuta dago.

2.2.Testuaren egitura
1
narrazioaren atalak ez dira azaltzen (aurkezpena-garapena-amaiera). Testuaren ideiak ez daude paragrafoetan antolaturik. Ozta-ozta nabaritzen da zer gertatzen den edo nori.
2
narrazioaren atal guztiak ez dira nabaritzen (aurkezpena- garapena-amaiera). Testuaren ideiak ez daude paragrafoetan antolaturik. Ager daiteke zer gertatu zen eta nori gertatu zitzaion, era traketsean.
3
Narrazioaren atal guztiak antzematen dira: aurkezpena-garapena-amaiera. Testuaren ideia gehienak paragrafoetan daude antolaturik. Gutxienez, agertzen da zer gertatu zen narrazioan eta nori gertatu zitzaion.
4
Narrazioaren atal guztiak agertzen dira: aurkezpena-garapena-amaiera. Izenburua ager daiteke. Testuaren ideiak paragrafoetan daude antolaturik. Agertzen da: zer gertatu zen, nori gertatu zitzaion eta nola.
5
Narrazioaren atal guztiak agertzen dira: aurkezpena-garapena-amaiera. Izenburua ere ipini du. Testuaren ideia guztiak paragrafoetan daude antolaturik. Agertzen da: zer gertatu zen, nori gertatu zitzaion eta nola garatu eta bukatu egin zen istorioa.

2.3.Testu antolatzaileak eta denbora markak
2.3.1.Testu antolatzaileak
1
Testua antolatzeko lokailurik oso gutxi daude.
2
Testua antolatzeko lokailurik ia ez daude.
3
Testua antolatzeko lokailu narratiboren bat agertzen da.
4
Testua antolatzeko lokailu narratibo batzuk agertzen dira.
5
testua antolatzeko lokailu narratibo egokiak agertzen dira.

2.3.2.Denbora markak
1
Denboren nahasketa dago.
2
Denbora markak nahastuta ager daitezke.
3
Denbora marka lehenaldia da; beste bat izatekotan, justifikatuta agertu da.
4
Agertzen diren denbora markak zuzenak dira.
5
Oso egoki agertzen dira denbora markak.

3.Gaitasun Soziolinguistikoa
3.1.Testuaren helburua
3.1.1.Maila baxua
1
testua ez da narrazioa.
2
nekez lortzen da; narrazio bat izan liteke, baina informazio eta datu gutxi daude, edo nahasiak dira. Narrazioa ez dago oso garatuta.

3.1.2.Maila ertaina
1
testua narratiboa da eta nahikoa garatuta dago.

3.1.3.Maila altua
1
narrazio bat da eta garatuta dago.
2
narrazio bat da (gertatutako pasadizo bat, istorio bat... beldurrezkoa). Narrazio hori guztiz garatuta dago.

3.2.Gaiarekiko lotura
1
testuak ez du kontuan hartzen eskatutako gaia. Ez du informazio nahikorik ematen edo ez dago garaturik.
2
datuak eta informazioa eskasak dira.
3
testuak kontuan hartzen eskatutako gaia. informazio nahikorik ematen edo garaturik
4
testuak kontuan hartzen eskatutako gaia. informazio nahikorik ematen edo garaturik
5
narrazio bat da (gertatutako pasadizo bat, istorio bat... beldurrezkoa). Narrazio hori guztiz garatuta dago.

3.3.Hizkuntza erregistroa
1
Desegokia da. Lagunarteko erregistroa nagusitzen da, edo testua ez da oso ondo ulertzen, beraz, ezin dira datu horiek eskuratu.
2
Erregistroa ez da egokia; ez -formala izan liteke.
3
Erregistroa formala da gehien bat, nahiz eta batzuetan lagunarteko espresioren bat ager daitekeen.
4
Testu osoa erregistro formal samarrean dago, kontuan edukita narrazio bat dela
5
Testu osoa erregistro formalean dago (kontuan edukita narrazio bat dela.)